Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2020ko maiatzaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1968

315/2020 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jon Sánchez Ibarluzea jauna Emergentzietako zuzendari gerente lanpostutik kentzen den.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1388/2018 Ebazpenaren bidez (2019ko urtarrilaren 11ko EHAAn), Emergentzietako zuzendari gerente izendatu zuten Jon Sánchez Ibarluzea jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jon Sánchez Ibarluzea jauna Emergentzietako zuzendari gerente lanpostutik kentzea eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko maiatzaren 7ko lanaldia bukatzean izango du indarra.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Emergentzietako zerbitzu-erakundeari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala