
89. zk., 2020ko maiatzaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
1967
EDIKTUA, 1772-2020 konstituzio-kontrakotasuneko arazoaren ondoriozkoa.
1772-2020 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 3.4 artikulua dela-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 149.1.6 artikulua urra dezakeelakoan.
Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurak, 2020ko maiatzaren 6ko probidentziaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren Bigarren Sekzioak proposatutako 1772-2020 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa izapidetzea onartu du, 821-2016 prozedura arruntean, eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 3.4 artikulua dela-eta, Espainiako Konstituzioaren 149.1.6 artikulua urra dezakeelakoan. Horrez gain, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki du beretzat gordetzea auzi honen nondik norakoak.
Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoa betez, 821-2016 prozeduraren parte direnak auzitegi honetara azaldu beharko dira, ediktu hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hamabost eguneko epean.
Madril, 2020ko maiatzaren 6a.
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,
HERMINIA PALENCIA GUERRA.
RSS