
81. zk., 2020ko apirilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1915
EBAZPENA, 2020ko apirilaren 15ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal Mahai Tenis Federazioaren estatutuetan aldaketak onartu eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.
Euskal Mahai Tenis Federazioa Euskadiko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1990eko apirilak 23an, 169 zenbakiarekin. Federazioaren estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.
Euskal Mahai Tenis Federazioak 2019ko irailaren 11n egindako ezohiko batzar orokorrean bere estatutuen 17. artikulua aldatzeko erabakia hartu zuen, eta erabaki hori agiri bidez frogatu da.
Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Mahai Tenis Federazioaren estatutuen 17. artikuluaren aldaketa onartu eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulua honela idatzita geratu da:
17. artikulua.– 1.– Kirol-klub, -elkarte, kirolari, teknikari eta epaileen ordezkariek osatuko dute batzar orokorra, proportzio honetan:
a) Kirol-kluben eta -elkarteen ordezkaritza, batzarreko botoen % 70ekoa.
b) Kirolarien ordezkaritza, batzarreko boto guztien % 15ekoa. Ordezkari bakoitzak boto bat izango du.
c) Teknikarien ordezkaritza, batzarreko botoen % 8koa. Ordezkari bakoitzak boto bat izango du.
d) Epaileen ordezkaritza; batzarreko kideen % 7koa izango da, hiru presidenteak alde batera utzita. Ordezkari bakoitzak boto bat izango du.
e) Jokalarien, teknikarien eta epaileen estamentuei dagokien ordezkari kopurua kalkulatzeko modua honakoa izango da:
– Kirol-elkarte eta -klubei legokiekeen boto-kopurua kalkulatuko da, eta boto guztien % 70 osatuko dute.
– Kopuru horretatik abiatuta, beste estamentuetako botoak/ordezkariak kalkulatuko dira, testuan zehaztutako ehunekoen arabera.
2.– Aurreko araua aplikatu ondoren, kirolarien, teknikarien eta epaileen estamentuetarako lortzen den ehuneko orokorra honela banatuko da: lurralde-federazio bakoitzari ordezkari kopuru proportzionala esleituko zaio, Euskadiko Federazioan erroldatutako guztien aldean estamentu bakoitzak atxikita dituen kideen kopuruaren arabera.
3.– Kirol-klub eta -elkarteek ordezkari bana izango dute entitate bakoitzeko, eta, gainera, ordezkaritza horrek boto bat gehiago izango du, 20 lizentzia gehiago dituenean, batzarreko kide izateko eskubidea izateko eduki behar dituen zazpi lizentzietatik aurrera, gehienez klubeko ordezkari bakoitzeko 4 boto izan arte.
– 7 lizentziatik 26ra: boto 1.
– 27 lizentziatik 46ra: 2 boto.
– 47 lizentziatik 60ra: 3 boto.
– 67 lizentzia baino gehiago: 4 boto.
4.– Klub batek dagozkion botoak jasotzeko eskubidea izan dezan, egiaztatu beharko du azken bi denboraldietan (azken denboraldia da hauteskunde-prozesua abian duena) gutxienez 7 lizentzia dituela eta EMTF edo lurralde mailako lehiaketetan kirol-jarduera bat egin duela. Lizentzia kopuruagatik boto gehiago izateko, azken bi denboraldietako lizentzia-kopuru txikiena hartuko da kontuan.
5.– Batzarrak gehienez ere 99 ordezkari izango ditu, estamentu guztiak batuta.
6.– Lurraldeetako presidenteek ez dute botorik izango batzarrean.
Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beronen aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 15a.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.
RSS