
78. zk., 2020ko apirilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (264 KB - 5 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
1903
AGINDUA, 2020ko otsailaren 27koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, «La Salle-Berrozpe» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua izateko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako ikastetxe pribatuei, baimena ematen zaie erdi edo goi mailako lanbide heziketako prestakuntza zikloak emateko. (1998ko uztailaren 3ko EHAA).
Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, lanerako Lanbide Heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.
Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, beti ere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.
Abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituenak, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa garatzen du eta 5. eta 6. artikuluan hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.
Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuz Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak, ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.
Bigarren Hezkuntzako La Salle-Berrozpe Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, 2017ko martxoaren 14ko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren, eta Hezkuntza sailburuaren Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko,
XEDATZEN DUGU:
1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua baimentzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, La Salle-Berrozpe bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datuekin:
a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu integratua.
b) Izen espezifikoa: «La Salle-Berrozpe».
c) Kode zenbakia: 20000201.
d) Titularra: «Fundación Legarra Etxebeste».
e) Helbidea: La Salle etorbidea, 5.
f) Herria: Andoain.
g) Udalerria: Andoain.
h) Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
«La Salle-Berrozpe» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua, hasierako lanbide heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.
2. artikulua.– Heziketa eskaintza eta ikasleak.
1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako Lanbide Heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.
2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.
3. artikulua.– Hezkuntza administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
a) «Administrazioa eta finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
a) «Elektrizitatea eta elektronika», oinarrizko Lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Mantentze-lan elektronikoak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
a) «Soldadura eta galdaragintza», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Fabrikazio mekanikoko diseinua», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
4.– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
a) «Mantentze-lan elektromekanikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
a) «Bezeroarekiko harremanetako administrazio-jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Administrazio-kudeaketako jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Enpresen finantzaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Giza baliabideen kudeaketa integratua», profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
a) «Merkataritza jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
3.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
a) «Eraikinetan helburu berezietarako instalazio elektrikoak jartzeko proiektuak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Ekipo elektronikoen zainketa», profesionaltasun ziurtagiria.
c) «Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Automatizazio-sistema industrialen muntaketa eta zainketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
4.– Lanbide arloa: Fabrikazio mekanikoa.
a) «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Industria-hodigintzako diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Ekipo-ondasunen eta industria-makineriaren muntaketa eta abiaraztea», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Produkzioa metal-eraikuntzetan», profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Elektrodo estalizko eta tig bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.
5.– Lanbide arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) «Web-orriak egitea eta argitaratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Web teknologiak erabilita aplikazioak garatzea», profesionaltasun ziurtagiria.
c) «Ahots- eta datu-sareen kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Mikroinformatika-sistemak muntatzea eta konpontzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
6.– Lanbide arloa: Instalatzea eta mantentzea.
a) «Biltegiratzeko, mantentze-lanetarako, igotzeko eta garraiatzeko instalazioen proiektuak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Igogailuak eta igotzeko eta garraiatzeko beste ekipo batzuk instalatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa», profesionaltasun-ziurtagiria.
5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.
1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.
2.– Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.
6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.
Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuko 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduko 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.
XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua eratzea.
Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxea Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.
Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021 ikasturte hasieran.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari hileko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 27a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS