Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2020ko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1900

AGINDUA, 2020ko apirilaren 16koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez jaulkitzen baita ehun eta bost milioi euroko Euskadiko zor publikoa eta zehazten baitira eragiketa horren ezaugarriak.

Otsailaren 18ko 18/2020 Dekretuaren bidez, 2020ko ekitaldian zorpetze-eragiketak egitea erabakitzen eta baimentzen da, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak 10. artikuluaren 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ehun eta bost milioi (105.000.000) euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea, otsailaren 18ko 18/2020 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.

2. artikulua.– Jaulkiko den zor publikoak honako ezaugarri hauek izango ditu:

a) Zenbateko nominala: 105.000.000 euro.

b) Modalitatea: obligazioak.

c) Jaulkitze-prozedura: jaulkipen pribatua.

d) Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2020ko apirilaren 30a.

e) Interesa: urteko nominalaren % 1,30, urtero apirilaren 30an ordainduko dena.

f) Jaulkitze-prezioa: % 99,581.

g) Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

h) Amortizazio-data: 2035eko apirilaren 30a.

i) Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

j) Banakako balioa: mila euro (1.000,00).

k) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

3. artikulua.– Harpidetza.

Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ogasun eta Ekonomia Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balore-merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

4. artikulua.– Gaikuntza.

Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari edo Finantza Politikako zuzendari, bietako edonori, ematen zaio baimena zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsiak eta osagarriak sina ditzan.

5. artikulua.– Mandatua duen erakunde baten bidez ordainduko da harpidetza. Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemak Kudeatzeko Sozietateak ordainduko ditu jaulkipenaren interesak, eta jaulkipena amortizatuko, horretarako izendatutako erakunde eragilearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 16a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala