Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2020ko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1897

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 7koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan energia eolikoa erabiliz energia elektrikoa sortzeko instalazioak baimentzea arautzen duen Dekretu-proiektua.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Dekretu-proiektu bat landu du, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan energia eolikoa erabiliz energia elektrikoa sortzeko instalazioak baimentzea; proiektu hori Xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren legezko eskubideei eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin entzunaldiaren izapidea bete behar da, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Horrenbestez, Xedapen orokorrak lantzeko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, aurreproiektu hau jendaurrean jartzen da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoan energia eolikoa erabiliz energia elektrikoa sortzeko instalazioak baimentzea arautzen duen Dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, publiko nahiz pribatu izan, izango du Dekretu-proiektua kontsultatzeko aukera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren web-orrian (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta egoki ikusten diren alegazioak egin ahal izango ditu egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 7a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala