
73. zk., 2020ko apirilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1868
IRAGARKIA, 2020ko apirilaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira dirulaguntza emateko ebazpen batzuk (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2019).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dirulaguntzak emateko zenbait ebazpen eman ditu, enpresa-proiektu bat egonkortzeko laguntzen deialdiaren babesean (deialdi hura Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabaki hura 2018ko irailaren 18ko bilkuran hartu zuten (2019-06-28ko EHAA).
Ezinezkoa izan da dirulaguntzak emateko ebazpenok aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Horretarako, jakitera ematen da eskuragarri dagoela dirulaguntza emateko ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 3a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
RSS