Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2020ko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1840

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen baitira 2019ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrendak, EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako markoaren barruan («Elkarteak» Programa).

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuak («Elkarteak» Programa) honako helburu hau du: EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzea.

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuko («Elkarteak» Programa) 9. artikuluko 4. paragrafoan honako hau aurreikusten da: aurreikusitako laguntzen gaineko ebazpena banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe, dagokion arloko zuzendariaren ebazpen bidez EHAAn argitaratuko dira dekretu honen babesean emandako dirulaguntzak eta onuradunak.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 17ko Aginduaren bitartez iragarri zen EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak 2019an emateko deialdia, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunaren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan honako hau ezartzen da: dirulaguntzen onuradunak argitara emateko obligazioa.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 17ko Aginduan oinarriturik, 2019ko ekitaldian zehar emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea, jende oro jakinaren gainean izan dadin. 2019ko ekainaren 17ko agindu horren bitartez iragarri zen 2019an EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko deialdia, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan. Aipatutako zerrenda ebazpen honetako eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala