Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2020ko apirilaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1797

49/2020 DEKRETUA, martxoaren 31koa, zeinaren bidez aldatzen baita hirugarrenez Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua.

Uztailaren 4ko 186/2017 Dekretuaren bidez, onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda, zeina 2017ko uztailaren 11n Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 131. zenbakian argitaratu baitzen. Dekretu hori zuzendu egin zen, lanpostuen zerrenda osatzen duen eranskina, akatsak zuzendu ostean, berriro argitaratuta 2017ko abuztuaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 164. zenbakian.

Ondoren, uztailaren 4ko 186/2017 Dekretu hori aldatu zuten 34/2018 Dekretuak, martxoaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua eta 61/2018 Dekretuak, apirilaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldi-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko xedez.

2018ko apirilaren 13an, Administrazioak akordio bat sinatu zuen sindikatuekin, eta, horren arabera, Hezkuntza Sailak konpromisoa hartu zuen, urtero, eta alde sozialarekin negoziatu ondoren, estrukturaltzat har zitezkeen lanpostuak lanpostu-zerrendetan azaleratzeko.

2019ko azaroaren 6ko negoziazio-mahaian, lanpostuen zerrendan 40 lanpostu berri barneratzea negoziatu zen, lanpostu horiek estrukturaltzat jo baitziren, bai eta lehendik barneratuta zeuden lanpostu batzuen hizkuntza-eskakizuna eta destinoa aldatzea ere. Horren ostean, 13/2019 Legeak, abenduaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena, onartu ditu 40 lanpostu berri horiek eta Pertsonalaren Eranskinean sartuta daude.

Beste alde batetik, beharrezkoa ikusten da zenbait plazaren hizkuntza-eskakizuna eta destinoa aldatzea hainbat epai judizialak betearazteko. Epai horien bidez, zenbait langile mugagabe ez finko deklaratzen zaie eta, ondorioz, hizkuntza-eskakizunaren eta destinoaren ezaugarriak betetzen dituzten lanpostu eta dotazio zehatz bat eman behar zaie, identifikatutako lanpostu horiek bete ditzaten arauz bete arte.

Azkenik, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak, ekainaren 13an eman zuen 1/2016 Jarraibidearekin bat, zerrendan barneratzen diren hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostu sortu berriak betetzeko, jadanik sortuta daudenak bezala, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko ziurtagiria jasotzea lanpostu horiek eskuratzeko eskakizun gisa barneratu behar da.

Horren ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko martxoaren 31n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Uztailaren 4ko 186/2017 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrendan egindako aldaketak onartzea, zeinak Dekretu honen I. eranskinean jasota baitaude 40 lanpostu berriren sorreraren inguruan, eta zeinak Dekretu honen II. eranskinean jasota baitaude 6 lanposturen ezaugarrien aldaketaren inguruan.

Bigarren artikulua.– I. eranskinean ageri diren lanpostuak betetzeko araubidea lekualdatze-lehiaketa da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 31n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala