Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2020ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1759

AGINDUA, 2020ko otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Eskibel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Donostiako (Gipuzkoa) «Eskibel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloa aldatzeko baimena eskatzen duen urtebetetik beherako haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko, eta urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bat bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (azaroaren 19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2020-2021 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko bi unitateren erabilera aldatzeko:

Kode-zenbakiak: 20006973 eta 012507.

Izen espezifikoa: «Eskibel».

Titularra: Erain, S.A.

Helbidea: Agorrene pasealekua, 28.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– Urtebetetik beherako haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

– Urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bat bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:

● Unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: gela ireki 1.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen bidez emandako baimenak ez dakar hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala