Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1677

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2019ko ekainaren 20eko Ebazpenaren bidez egin zen (2019-07-09ko BOE eta 2019-07-10eko EHAA).

2019ko ekainaren 20eko Ebazpenaren bidez (2019-07-09ko BOE eta 2019-07-10eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Rufino Javier Hernández Minguillón (NAN: ***3133**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Arkitekturako Irudigintzak»; Kodea: CUC8/1-D00137-8; Saila: «Arkitektura»; Ikastegia: «Arkitektura Goi Eskola Teknikoa»; Hizkuntz eskakizuna: Ez-Elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Eraikuntza III» eta «Eraikuntza IV».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2020ko martxoaren 11.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala