Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2020ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1633

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Energia Biltegiratzeko eta Eraldatzeko Materialak Erasmus Mundus (MESC+)» ikasketetako ikasketa plana. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Politechnika Warszawska – Warsaw University of Technology (Polonia), Université Paul Sabatier – Toulouse III (Frantzia), Université de Picardie Jules Verne (Frantzia) eta Univerzi v Ljubljani – University of Ljubljana (Eslovenia).

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, 1393/2007 Errege Dekretuaren 24. eta 25. artikuluek eta hamabigarren xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (2019ko abuztuaren 7ko EHAA), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2019ko azaroaren 29an hartutako erabakiaren bidez (2019ko abenduaren 17an BOEn argitaratutako erabakia).

Errektoreak, bat etorrita Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak 35. artikuluan zehaztutakoarekin (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkera), honakoa

EBATZI DU:

Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Energia Biltegiratzeko eta Eraldatzeko Materialak Erasmus Mundus (MESC+)» titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plana, erabakiaren eranskinean jasotakoa. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Politechnika Warszawska – Warsaw University of Technology (Polonia), Université Paul Sabatier – Toulouse III (Frantzia), Université de Picardie Jules Verne (Frantzia) eta Univerzi v Ljubljani-University of Ljubljana (Eslovenia).

Leioa, 2020ko otsailaren 17a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

EE (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala