
55. zk., 2020ko martxoaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (305 KB - 5 orri.)
- EPUB (393 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1632
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako Graduaren tituluko ikasketa planaren aldaketa argitaratzeko agintzeko dena.
Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako Graduaren titulu ofiziala Ministro Kontseiluak ezarri zuen 2010eko azaroaren 12ko bileran hartutako erabakiaren bidez, eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2010eko azaroaren 22ko ebazpenaren bidez argitaratu, Estatuko Aldizkari Ofizialean, 2010eko abenduaren 16an.
Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta Unibertsitateak ikasketa plana aldatzeko eskatu zuen 2019ko urriaren 3an, hau da, Osasunaren Psikologia aipamena Psikologiako Graduan sartzeko, Psikologiako Graduko ikasketei dagozkien ikasketa planek bete beharreko baldintza orokorrak arautzen dituen abenduaren 5eko CNU/1309/2018 Aginduan xedatutakoaren arabera (2018ko abenduaren 11ko BOE).
Behin UNIBASQ-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren jakinarazpena jaso ondoren, eta unibertsitateak aurkeztutako aldaketa onarturik, hau
EBATZI DUT:
Agindua ematea argitara dadin Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Psikologiako Graduaren tituluko ikasketa planaren aldaketa, ebazpen honen eranskinean ageri den bezala. Oraingo erabaki honen bidez, beraz, graduaren lehengo ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean 2011ko otsailaren 4an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2011ko martxoaren 4an.
Ikasketa planaren aldaketa izan da izenburuan Osasunaren Psikologiaren aipamena sartzea, eta 2019ko urriaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak, aipamen hori egun horretan inskribatu baitzen RUCT – Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan.
Leioa, 2020ko otsailaren 17a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,
ARACELI GARÍN MARTÍN.
RSS