Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2020ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1630

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 16koa, HABEko zuzendariarena, Zuzendaritza Nagusi honen 2019ko azaroaren 13ko eta azaroaren 18ko Ebazpenak nola 2020ko otsailaren 27ko Ebazpena aldatzen dituena, zeintzuen bidez 2019-2020 ikasturtean Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak zedarritzen dituen mailak ebaluazio jarraituaren harian egiaztatzeko jarraibideak ezartzen, eta 2020. urterako azterketa-deialdiak egiten baitira.

Zuzendaritza Nagusi honek, burualdean aipatutako Ebazpenen bitartez, 2019-2020 ikasturtean Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak zedarritzen dituen mailak ebaluazio jarraituaren harian egiaztatzeko jarraibideak ezarri, eta halaber, 2020ko azterketa-deialdiak egin zituen, bai euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutakoak, eta baita Euskal Etxeetako ikasleei nola egiaztatze-deialdi irekitakoei zuzendutakoak ere.

Dagozkion deialdietan horretarako ezarritako epeen barruan, aipatutako egiaztatzegintza-prozedura eta deialdi horietako bakoitzari dagokion egutegia argitaratu zuen HABEk www.habe.euskadi.eus webgunean, eta orain arte egutegi horietan horretarako aurreikusitako faseak bere horretan gauzatu dira ebaluaziogintza- eta egiaztatzegintza-prozedura bakoitzari dagokionez.

Aurreko hori guztia gorabehera, kontuan izanik, batetik, Euskadiko Herri Babeseko Plana Larrialdiei Aurregiteko bidea-Labi aktibatu dela, Euskal Autonomia Erkidegokoan adierazitako osasun-larrialdiaren ondorioz, eta, bestetik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez adierazitako alarma-egoera dela-eta, biak COVID-19 birusak eragindako osasun-arloko krisi-egoera kudeatzeko, une honetan egoki da aipatutako deialdi horietarako epe berri batzuk finkatzea.

Adierazitakoarekin bat etorriz, eta aipagai dugun eremu honetan indarrean dauden xedapenek eskaintzen dizkidaten eskumenen babesean, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskararen mailak egiaztatzeko 2020rako deialdietan HABEk finkatutako matrikulazio-epeak atzeratzea, aurkako ebazpenik ematen ez den bitartean.

Bigarrena.– 2019ko azaroaren 13ko Ebazpenaren babesean A1, A2 eta B1 mailetarako programatutako ebaluazio jarraituko prozesuek berezkoak dituzten jarduera guztiak atzeratzea, aurkako ebazpenik ematen ez den bitartean.

Hirugarrena.– Deialdi bakoitzari dagozkion oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ebaluaziogintza eta egiaztatzegintzaren prozeduretan parte hartu ahal izatearren orain arte burututako prozesuetan egindako jarduera guztiei baliagarritasuna aitortzea.

Laugarrena.– Interesdunei jakinaraztea administrazio-bideari amaierarik ematen ez dion ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian ebazpena argitaratzen denetik hilabeteko epean.

Donostia, 2020ko martxoaren 16a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala