Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2020ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1629

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 20koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez erabakitzen baita jendaurrean jartzea Dekitra SA enpresak aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren azterlana eta proiektu teknikoa, honako jarduera honi dagozkionak: Lantaronen hondakin arriskutsuak kudeatu eta balorizatzea eta produktu kimiko ez-organiko eta organikoak fabrikatu edo merkaturatzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren xedea da: atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzea, edo, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, helburutzat harturik ingurumen osoaren babes-maila handia, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen-baimen integratua behar da I. eranskinean aipatzen den jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko; izan ere, ingurumeneko baimen integratuaren helburua da beharrezkoak diren baldintzak ezartzea araua bete behar duten instalazioek beren xedea bete dezaten, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Proiektu Publiko eta Pribatuen Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lege horren I. eranskineko lanen, instalazioen edo beste edozein jardueraren ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar da legean jaso bezala.

Kontuan hartu da ingurumen-organo honetan hasi direla ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortzeko izapideak, Dekitra SA enpresak Lantaronen hondakin arriskutsuak kudeatu eta balorizatzeko eta produktu kimiko ez-organiko eta organikoak fabrikatu edo merkaturatzeko aurkeztutako proiekturako, eta proiektua badagoela adierazita Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren I. eranskinean, zeina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi baitzuen.

Dekitra SA enpresak ingurumen-organo honetan aurkeztu du ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko ingurumen-inpaktuaren proiektua eta azterketa; izan ere, proiektua jasota dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean.

Ingurumen-baimen integratua eskuratzeko aurreikusitako prozeduraren arabera, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, horiek jendaurrean jarri behar dira, 30 egunez, gutxienez.

Ikusi dira: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako araudi orokorrak eta berariazkoak, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, ingurumen-baimen integratua eman dakion Dekitra SAk sustatutako jarduera honi: Lantaronen hondakin arriskutsuak kudeatu eta balorizatzea eta produktu kimiko ez-organiko eta organikoak fabrikatu edo merkaturatzea. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Bigarrena.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz). Herritarrek proiektua eskura izan dezaten, Lantarongo udaletxean ere kontsulta daiteke, informazio-aldiak irauten duen bitartean.

Jendaurrean jarritako dokumentuak eskuragarri daude, halaber, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren taulan (https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) eta Ingurumen Sailburuordetzaren Jendaurreko Informazioan (https://euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kutsaduraren-prebentzioa-ingurumenaren-ikuskaritza-kontrola/).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala