
51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (260 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1572
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, 19.0092.20.01.01.02 (108/24440/19) espedientean emana.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I202019000024440 arau-haustearen aktan jasotako proposamena baiesten da, eta, beraz, enpresari 40.986 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 13.10 artikuluaren aurkako arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).
Berebat, jakinarazten zaio aipatu enpresari ezen, delako ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Lan eta Gizarte Gaietarako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere dagokion lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bidez.
Halaber, jakinarazten zaio, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko duela, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2020-05-03 da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:
– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.
– Erakunde igorlea: 04833001-522.
– Erreferentzia: 2019010800230.
– Identifikazioa: 030520.
– Zenbatekoa: 40.986 euro.
Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da, zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 3a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.
RSS