Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2020ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1493

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabeentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 229/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 229/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Ines Perez-Arregui de Codes.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-05an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Leonardo Ramon Velasquez George demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren AIdizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio- errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2020ko otsailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala