Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2020ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1491

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 551/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 551/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

Ediktu honen bidez Montserrat Monasterio Benitori jakinaraztea 2019-10-24an aipatu prozesuan eman den epaia. Hona hemen goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

253/2019 EPAIA

Magistratua-epailea: Julia Saurí Martín and.

Lekua: Barakaldo.

Eguna: 2019ko urriaren 24a.

Demandatzailea: Mariscos Raos SL.

Abokatua: Elena Puebla Alonso and.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal and.

Demandatua: Monserrat Monasterio Benito.

Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko eta horri dagokion barruti judizialeko Julia Saurí Martín magistratu-epaileak ikusi ditu epaitegi honetan bideratu den 551/2019 hitzezko judizioaren autoak. Prozeduran goiburuko alderdiek parte hartu dute, eta kontratu-erantzukizuna dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa izan da. Demandatua auzi-ihesean dago.

EPAITZA

Baiesten dut epaitegietako Rosa Alday Mendizábal prokuradoreak, «Mariscos Raos, S.L.» enpresaren izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Montserrat Monasterio Benito andrearen aurka. Horrenbestez,

Montserrat Monasterio Benito kondenatzen dut demandatzaileari mila bederatziehun eta hirurogeita zazpi euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo (1.967,79) ordaintzera; zenbateko horrek legez ezarritako interesak sortuko ditu urte horretako ekainaren hamarretik ebazpena eman den egunera arte, eta diruaren legezko interesa bi puntu igoko da ebazpen hau eman den egunetik osorik ordaindu arte.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratua-epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Barakaldon, bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita lauan.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo, 2020ko otsailaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala