Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2020ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1483

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 31koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación Vital Fundazioa»ren estatutuen 23.1 artikuluan egindako aldaketa.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko abenduaren 20an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2019ko abenduaren 19an egiletsi baitzuen Fundación Vital Fundazioak Gasteizko notario Fernando Ramos Alcázar jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2117).

Bigarrena.– Eskritura publiko horrekin batera, ziurtagiri bat aurkeztu zen, Patronatuak 2019ko abenduaren 18an egindako bilerari buruzkoa. Fundazioaren Patronatuko idazkari Javier Murua Etxeberria jaunak egin zuen ziurtagiria, lehendakariaren oniritziarekin. Bilera horretan, aho batez onartu zen fundazioaren estatutuetako 23. artikulua aldatzea.

Hirugarrena.– 2020ko urtarrilaren 17ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak Fundazioari eskatu zion zuzen zitzala aurkitutako akatsak, eta 2020ko urtarrilaren 22an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen egunean, Fundación Vital Fundazioaren estatutuetako 23. artikuluan egin den aldaketa, Fundazioaren Patronatuak 2019ko abenduaren 18an erabakitakoa. 2019ko abenduaren 19an Fernando Ramos Alcázar Gasteizko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz egingo da inskripzioa (protokolo-zenbakia: 2117).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 31.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala