Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2020ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1475

150/2020 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez lau urterako izendatu baita, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Leire Zubiaurre Lizarralde andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Digestio-aparatua (Endoskopietako arloa).

Uztailaren 4ko 861/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Digestio-aparatua (Endoskopietako arloa).

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta M.ª Leire Zubiaurre Lizarralde andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Digestio-aparatua (Endoskopietako arloa).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Leire Zubiaurre Lizarralde andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Digestio-aparatua (Endoskopietako arloa).

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2020ko otsailaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapenik onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko otsailaren 25a.

Zuzendari gerentea.
(53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala