Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2020ko martxoaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1461

72/2020 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendariarena, zeinaren bidez María Begoña Garmendia Aldasoro andrea Kudeaketa Klinikoko unitateburu izendatu den, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

221/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Klinikoko unitateburuaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin zen.

Balorazio-batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta María Begoña Garmendia Aldasoro andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Kudeaketa klinikoko unitateburua-1 (haur eta gazteak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Begoña Garmendia Aldasoro andrea izendatzea Kudeaketa klinikoko unitateburua-1 (haur eta gazteak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko otsailaren 12a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendaria,

ALVARO IRUIN SANZ.


Azterketa dokumentala