47. zk., 2020ko martxoaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
1454
IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko epaitegian bideratutako 345/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
345/2019 prozedura laburtua, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urriaren 14ko ebazpenaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez ezesten baita Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko maiatzaren 30eko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen, 2019-2020 ikasturterako.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.
Emango den epaiak eraginda suerta litezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean agertzen diren espezialitateetako zerrendetakoak dira.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 25a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.