44. zk., 2020ko martxoaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1323
AGINDUA, 2020ko otsailaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean behin-behineko langile bat kargutik kentzea.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargutik kentzea formalizatzen da, eta, horrenbestez, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Daniel Senderos Oraá jauna Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumeneko eta Lurralde Plangintzako aholkulariaren kargutik kentzea (5305 kodea eta 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2020ko otsailaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.