Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1321

IRAGARKIA, zeinaren bidez Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2020ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, agerraldi bidez, jakinarazten baita. Ebazpen horren bidez, Uraren Kanonaren diru-sarrera bat bidegabeen itzultze-eskaera onartzea ebazten da.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2020ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, Jesús Peña Gonzalez jaunari egindako Uraren Kanonaren diru-sarrera bidegabeen itzultze-eskaera onartzea ebazten duena.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako Ebazpena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zuen lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaio Jesús Peña Gonzalez jaunari, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2020ko urtarrilaren 7ko Ebazpena jakinarazi nahi baitzaio (ebazpen horren bidez, onartzen da Jesús Peña Gonzalez jaunari egindako Uraren Kanonaren diru-sarrera bidegabeen itzultze-eskaera), Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan agerraldia eginez (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean ere jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala