Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1314

IRAGARKIA Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Zaratamoko (Bizkaia) Ugarte industrialdean A-15 nabeari dagokion lurzoruaren kalitatea deklaratzen da.

Ezin izan zaie eranskinean agertzen den interesdunei proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Eskura dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpenaren testu osoa, Zaratamoko (Bizkaia) Ugarte industrialdeko A-15 nabeari dagokiona, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozeduraren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan. Euskal Autonomia Erkidegoa, Donostia kalea 1, 01010.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 10a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria ez dagoenez (apirilaren 11ko, 77/2017 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarria).

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala