Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1306

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 764/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie 764/2019 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 2019ko uztailaren 16ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen hark ez-betetze eta dirua itzultze espediente bat ebazten du, Gaitek programaren 2013ko deialdian emandako dirulaguntzari dagokiona, hain justu ere.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean demandatu gisa agertzeko eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

M.ª TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala