Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1298

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 20koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita kontsumitzaile-elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko aurkeztu diren eskaerak aztertu eta baloratzeko balorazio-batzordearen osaera.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaile-elkarteen funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea arautu zen.

Ebazpen horren 11. artikuluan, balorazio-epaimahai bat aurreikusita dago, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta ebazpen-proposamen bat aurkeztuko dio Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49 artikuluak ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da nola dauden osatuta laguntzak emateko proposamena egin behar duten organoak.

Eta ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 11. artikuluan aurreikusitako balorazio-epaimahaiaren osaera (ebazpen haren bidez, kontsumitzaile-elkarteen funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea arautzen da).

Honela egongo da osaturik:

– María Olga Santamaría Navaridas, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria, Batzordeko buru izango dena.

– Arrate Martinez de Gereñu Ortuoste, Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitatearen arduraduna.

– Ibon Rodríguez Larrinaga, Plangintza, Azterketa, Informazio eta Prestakuntzarako Unitatearen arduraduna.

– Fernando Valdés Larrañaga, Zerbitzu Orokorretako Unitateko aholkulari juridikoa, Balorazio Batzordeko idazkari-lanak egingo dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala