Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1297

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 20koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita toki-erakundeentzako eta haiek sustatutako erakundeentzako 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak eskatzeko aurkeztu diren eskaerak aztertu eta baloratuko dituen epaimahai kalifikatzailearen osaera. Dirulaguntza horiekin, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatu eta babestu nahi dira.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, toki-erakundeentzako eta haiek sustatutako erakundeentzako 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak arautu ziren, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak susta eta babes zitzaten.

Ebazpen horren 9. artikuluan, epaimahai kalifikatzaile bat aurreikusita dago, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta ebazpen-proposamen bat aurkeztuko du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da nola dauden osatuta laguntzak emateko proposamena egin behar duten organoak.

Eta ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2015eko abenduaren 18ko Ebazpenaren 9. artikuluan aurreikusitako epaimahai kalifikatzailearen osaera (ebazpen haren bidez, kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea arautzen da).

Honela egongo da osaturik:

– María Olga Santamaría Navaridas, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria, Batzordeko buru izango dena.

– Teresa Simal Clemente, Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitateko arduraduna.

– Arrate Martinez de Gereñu Ortuoste, Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitatearen arduraduna, Balorazio Batzordeko idazkari-lanak egingo dituena.

– Euskal Udalen Elkartea (Eudel) delakoaren bi ordezkari.

• Anabel Landa Gaubeka, Berangoko alkatea.

• Dorleta Goiburu Muruaga, Eudeleko teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala