Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1290

25/2020 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2019ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako dirulaguntzak argitaratzea xedatzen duena.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua–, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen dirulaguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2019ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskina baita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala