Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

IBARRAKO UDALA
1289

IRAGARKIA, Ibarrako Udaleko bi udaltzain-lanpostu zerbitzu-eginkizun bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Alkatetzaren 2020ko otsailaren 18ko 92/2020 Dekretuaren bidez, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.– Onartzea Ibarrako Udaleko bi udaltzain-lanpostu zerbitzu-eginkizun bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Bigarrena.– Hautaketa-prozesurako deialdi publikoa egitea.

Hirugarrena.– Iragarkia eta oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian (www.ibarra.eus) argitaratzea, eta deialdiaren laburrena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Deialdiaren eta oinarrien aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman zuen organoari, ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, edo zuzenean Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ibarra, 2020ko otsailaren 18a.

Alkatea,

IGOR ZAPIRAIN LIZARRIBAR.


Azterketa dokumentala