Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1285

168/2020 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Julíán Salvador Blanco jauna izendatzen baitute, lau urteko eperako (baina epe hori luza daiteke), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko osasun-zerbitzuburu.

Uztailaren 29ko 595/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen lehiaketa bidez betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko osasun-zerbitzuburu lanpostu bat.

Epaimahai kalifikatzaileak, aurkeztu diren eskabideak baloratu ondoren, izendapen-proposamena egin du. Horrenbestez, eta kontuan hartuta Julián Salvador Blanco jaunak dituen jakintza akademikoak eta profesionalak, hura izendatu behar da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko osasun-zerbitzuburu.

Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Julián Salvador Blanco jauna izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko osasun-zerbitzuburu.

Bigarrena.– Izendapena aldi baterako da, eta lau urte iraungo du, baina epea luza daiteke, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, eta 2020ko otsailaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Luzapenik ez badago, izendatuak lanpostua utziko du epea bukatutakoan, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluarekin.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango da kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea zabaldu bada, eta aintzat hartu badira ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusi diren lekualdatze-arrazoiak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau jakinaraziko zaie interesdunari eta Bilbao-Basurtuko ESI.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2020ko otsailaren 11.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala