
42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1283
IRAGARKIA, zeinaren bidez zitatzen baita ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazten den egintza: ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko zitazioa.
Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako zitazioa jakinarazten saiatu zen, baina ez zuen lortu, Administrazioari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betez.
Beraz, iragarki honen eranskinean zehazten diren interesdunak zitatzen dira. Iragarkian, ur-emakidaren obrak eta instalazioak ikuskatze-bisita egiteko tokia ezartzen da, bai eta eguna eta ordua ere. Interesdunek pertsonalki edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez joan beharko dute hara.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 6a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS