Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1282

IRAGARKIA, zeinaren bidez zitatzen baita ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko zitazioa.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu zen aipatutako zitazioa jakinarazten, baina ez zuen lortu, Administrazioari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betez.

Beraz, iragarki honen eranskinean zehazten diren interesdunak zitatzen dira. Iragarkian, ur-emakidaren obrak eta instalazioak ikuskatze-bisita egiteko tokia ezartzen da, bai eta eguna eta ordua ere. Bertan, zuzenean edo behar bezala egiaztutako ordezkari baten bidez aurkeztu beharko dira.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 6a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala