
42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1280
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, URA Uraren Euskal Agentziari baimena ematen zaio eraikuntza-arrazoiengatik materialak hondeatzeko.
Ezin izan zaie eranskinean agertzen den interesdunei ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Eskura dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio ura Ur Agentzia-Uraren Euskal Agentziari eraikuntza-arrazoiengatik materialak hondeatzeko, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Etxebizitza, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Lurralde Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 10a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
E (apirilaren 11ko, 77/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria).
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.
RSS