Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1276

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 244/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 244/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Juan Ramon Alvarez Uria.

Tolosako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian 224/2019 hitzezko judizioa bideratu da Facundo Vilas Schmit-en aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioari lotuta; prozedura horretan erabaki da epaia ediktu bidez jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Facundo Vilas Schmit demandatuari legeak agindutako moduan jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau.

Tolosa, 2020ko otsailaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala