
42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1275
EDIKTUA, 80/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 80/2018 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Miguel Rodriguez Sanchezi ediktu bidez jakinaraztea 2019-09-23an prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.
Irun (Gipuzkoa), 2020ko urtarrilaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS