
42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (294 KB - 6 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
1262
AGINDUA, 2020ko otsailaren 11koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena zeinaren bidez, «Nazaret Lanbide Heziketa» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua izan dadin.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1998ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez, baimena ematen zaie Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde historikoetako ikastetxe pribatuei, erdi-edo goi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza-zikloak emateko (1999ko otsailaren 11ko EHAA).
Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako hiru sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, Lanerako Lanbide Heziketa eta Etengabeko Prestakuntza (azken biak Enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta daude).
Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.
Abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituenak, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa garatzen du, eta 5. eta 6. Artikuluan, hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.
Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten Sailek baimendu ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.
Bigarren Hezkuntzako Nazaret Lanbide Heziketa Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko, honako hau
XEDATZEN DUGU:
1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua baimentzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluari jarraikiz, Nazaret Lanbide Heziketa bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratu bilakatzen da, datu hauek dituela:
a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratua.
b) Izen espezifikoa: «Nazaret Lanbide Heziketa Lanbide Heziketa».
c) Kode-zenbakia: 20004721.
d) Titularra: «Nazaret Fundazioa»
e) Helbidea: Aldakonea kalea 36.
f) Herria: Donostia.
g) Udala: Donostia
h) Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
«Nazaret Lanbide Heziketa» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako Lanbide Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.
2. artikulua.– Heziketa-eskaintza eta ikasleak.
1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera horiek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.
2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dauzkaten lanbide-familiei edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazioko eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez-formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan- lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.
3. artikulua.– Hezkuntza Administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
a) «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
c) «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
a) «Merkataritza-jarduerak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Nazioarteko merkataritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) «Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
d) «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) «Mikroinformatika sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
d) «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
4.– Lanbide-arloa: Osasungintza.
a) «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Farmazia eta parafarmazia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) «Ahoaren eta hortzen higienea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
5.– Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak.
a) «Menpekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta» erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
a) «Bezeroarekiko harremanetako administrazio-jarduerak» profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Administrazio-kudeaketako jarduerak» profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Zuzendaritzarako laguntza» profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Dokumentu- eta kudeaketa-laguntza langela eta bulegoetan» profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa» profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Enpresen finantzaketa» profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa» profesionaltasun-ziurtagiria.
h) «Giza baliabideen kudeaketa integratua» profesionaltasun-ziurtagiria.
i) «Aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekaritza eta jarduera osagarriak» profesionaltasun-ziurtagiria.
j) «Administrazio zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak» profesionaltasun-ziurtagiria.
k) «Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak» profesionaltasun-ziurtagiria.
2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
a) «Denda txikiak kudeatzeko jarduerak» profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Salmenta-jarduerak» profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Merkatuen ikerketari laguntzea» profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Bezero, kontsumitzaile eta erabiltzaileei arreta ematea» profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Kontsumoaren alorreko kontrola eta prestakuntza» profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Nazioarteko merkataritzaren administrazio- eta finantza-kudeaketa» profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Salmenten merkataritza-kudeaketa» profesionaltasun-ziurtagiria.
h) «Higiezin merkataritza-kudeaketa» profesionaltasun-ziurtagiria.
i) «Marketin- eta komunikazio-kudeaketa» profesionaltasun-ziurtagiria.
j) «Salmenten merkataritza-kudeaketa» profesionaltasun-ziurtagiria.
k) «Nazioarteko salerosketa eta marketinga» profesionaltasun-ziurtagiria.
l) «Errepide bidezko bidaiarien zirkulazioa» profesionaltasun-ziurtagiria.
3.– Lanbide arloa: Turismoa eta ostalaritza.
a) «Tokiko turismoa sustatzea eta bisitaria informatzea» profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Ostatuetako harrera» profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Turismo-produktuak eta zerbitzuak saltzea» profesionaltasun-ziurtagiria.
4.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) «Datu-baseen administrazioa» profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Interneteko zerbitzuak administratzea» profesionaltasun ziurtagiria.
c) «Web teknologiak erabilita aplikazioak garatzea» profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Mikroinformatika-sistemak muntatzea eta konpontzea» profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Informatika-sistemen programazioa» profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Informatika-segurtasuna» profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Mikroinformatika-sistemak» profesionaltasun-ziurtagiria.
5.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
a) «Hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleei laguntzea hezkuntza-zentroetan» profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea» profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Kultura-ekintzen dinamizazioa, programazioa eta garapena» profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren zuzendaritza eta koordinazioa» profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza» profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Telelaguntzako deien kudeaketa» profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Desgaitasuna duten pertsonak lanean txertatzea» profesionaltasun-ziurtagiria.
h) «Elbarritasunen bat duten pertsonak akuilatzea eta gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea» profesionaltasun-ziurtagiria.
i) «Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzea» profesionaltasun-ziurtagiria.
j) «Gorrak akuilatzea eta beren parte-hartzea bultzatzea» profesionaltasun-ziurtagiria.
5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.
1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria.
2.– Era berean, kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte-kontseilua eta irakasleen klaustroa.
6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.
Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa beteko da.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte-kontseilua eratzea.
Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, gizarte-kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira ikastetxea integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.
Agindu honek 2020-2021 ikasturtearen hasieratik izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 11.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS