Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1260

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 3koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako errege lege-dekretu honi buruzkoa: 14/2019 Errege Lege Dekretua, urriaren 31koa, zeinaren bidez bidez presako neurriak hartzen baitira segurtasun publikoko arrazoiengatik administrazio digitalaren, sektore publikoko kontratazioaren eta telekomunikazioen arloan.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, honako errege lege-dekretu honi buruzkoa: 14/2019 Errege Lege Dekretua, urriaren 31koa, zeinaren bidez bidez presako neurriak hartzen baitira segurtasun publikoko arrazoiengatik administrazio digitalaren, sektore publikoko kontratazioaren eta telekomunikazioen arloan. Ebazpen honen eranskinean jasotzen da, hain zuzen ere, akordioa.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 3a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEA

AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, errege lege-dekretu honi buruzkoa: 14/2019 Errege Lege Dekretua, urriaren 31koa, zeinaren bidez bidez presako neurriak hartzen baitira segurtasun publikoko arrazoiengatik administrazio digitalaren, sektore publikoko kontratazioaren eta telekomunikazioen arloan.

2/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena (2018-07-05eko EHAA, 129. zk.), zeinari dagokionez eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren ekimenez hainbat desadostasun adierazi baitira lege horren 7, 8, 11, 12, 13, 34 eta 35. artikuluen eta hirugarren xedapen iragankorraren inguruan.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

1.– Negoziazioei ekitea, desadostasunak konpontzeko, hain zuzen ere urriaren 31ko 14/2019 Errege Lege Dekretuaren 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. artikuluaren, xedapen gehigarri bakarraren, lehenengo eta bigarren xedapen iragankorren eta azken xedapen bakarraren inguruan sortutakoak. Errege lege-dekretu horren bidez, presako neurriak hartzen dira segurtasun publikoko arrazoiengatik administrazio digitalaren, sektore publikoko kontratazioaren eta telekomunikazioen arloan.

2.– Lantalde bat izendatzea, dagokion konponbidea proposatzeko Aldebiko Lankidetza Batzordeari.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2020ko urtarrilaren 27a.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

CAROLINA DARIAS SAN SEBASTIÁN.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala