Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1250

30/2020 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Javier Moreno Martínez jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Orokorretako (mantentze-lanak eta instalazioak) taldeburu, izendapen aske bidez.

105/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Orokorretako (mantentze-lanak eta instalazioak) taldeburu lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Javier Moreno Martínez jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Orokorretako (mantentze-lanak eta instalazioak) taldeburu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Javier Moreno Martínez jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Orokorretako (mantentze-lanak eta instalazioak) taldeburu.

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko martxoaren 2an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Gorliz Ospitaleari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2020ko otsailaren 7a.

Uribeko ESIko zuzendari gerentea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala