
42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1249
AGINDUA, 2020ko otsailaren 24koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetan izendapen askeko lanpostu bat kargutik kentzea ebazten duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargutik kentzea formalizatzen dut. Hona hemen xehetasunak.
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Nicolás del Val Arregui jauna komunikazioetako aholkulari lanpostuaren kargutik kentzea (kodea: 5223; dotazioa: 11), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2020ko martxoaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organo honi berari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 24a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS