Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2020ko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1248

AGINDUA, 2020ko otsailaren 20koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Sail horretako izendapen askeko lanpostu batean dagoen pertsona bat kargutik kentzea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatzen dut. Hona hemen xehetasunak.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Igor Salazar Ochoa jauna Azterlan eta Programetako aholkulariaren lanpostutik kentzea (kodea: 5166; dotazioa: 2), eta eskerrak ematea emandako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2020ko otsailaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, berak eman baitu agindua, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala