Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1237

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita informazio-espedientea ireki dela eta informazioa eskatu dela Erandioko (Bizkaia) udal-mugarteko zabortegi zahar batean HCHren hondakinak agertzeari buruz.

Eranskinean aipatutako interesdunari ezin izan zaionez informazio-espedientearen irekiera eta informazio-eskaera jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Erandioko (Bizkaia) udal-mugartean dagoen zabortegi zahar batean HCHren hondakinak agertzeari buruzko informazio-espedientearen jakinarazpenaren eta informazio-eskaeraren testu osoa eskuragarri dute interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Etxebizitza, Ingurumen eta Lurralde Plangintza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozeduraren arabera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 10a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria ez dagoenez (apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria).

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala