41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (233 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1221
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 11koa, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2019ko uztailaren 16ko Ebazpenaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenada. SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen horren bidez onartu eta argitaratu ziren 2019ko Elkartu laguntza-programaren oinarri arautzaileak, baita deialdia egin ere.
AURREKARIAK
I.– 2019ko abuztuaren 1eko EHAAn (145. zk.) argitaratu zen SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2019ko uztailaren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez onartu eta argitaratu baitziren 2019ko Elkartu laguntza-programaren oinarri arautzaileak, baita deialdia egin ere.
II.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, dirulaguntzak emateko ebazpenak eta haiei aldaketak egitekoak EHAAn argitaratuko dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.
Adierazitako guztiagatik, eta SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren dirulaguntzei lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2019ko uztailaren 16ko Ebazpenaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda (eranskina), 2019ko Elkartu laguntza-programaren onuradunen berri emateko.
Bilbao, 2020ko otsailaren 11.
SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.