Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1217

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 6koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez irekitzen baita 2020-2021 ikasturterako itun berriak zehazteko eskabideak aurkezteko epea.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, bai eta 2016-2017 ikasturterako zenbat unitate itunduko diren zehazteko ere.

Agindu horren III. kapituluak ezartzen ditu ikasturteka itundu beharreko unitateak zehazteko eskakizunak eta prozedura.

Hori dela eta, agindu horren 13.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea ireki dela eskabideak aurkezteko epea 2020-2021 ikasturterako itun berriak zehazteko; epe horrek 2020ko martxoaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra iraungo du, biak barne.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 6a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala