Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1167

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez honako honen instalazioa baimendu, proiektua onartu eta onura publikoa deklaratzen baita: «132kVko zirkuitu bikoitzeko Basauri TA-Gatika TA linea elektrikoaren moldaketa 16 eta 33=34 euskarrien artean» eta haren adarrak Bilbao, Sondika eta Erandio udalerrietan (Bizkaia).

Erref.: IFT/YMM

Espedientea: 48-AT-I-2017-19

AURREKARIAK

1.– 2017ko ekainaren 13an, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (egoitza: San Adrian Etorbidea, 48 Bilbao), honako hau eskatu zuen: Bilbao, Sondika eta Erandio udal-mugarteetan (Bizkaia), 132kVko Basauri-Gatika, ZB, goi-tentsioko linea elektrikoaren moldaketa, 16 eta 33=34 euskarrien artean egiteko administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Ivan Martin Cavia industria-ingeniariak sinatu zuen, 2017ko apirilaren 24ko konpetentzia-deklarazioaren arabera.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribucion Electrica SAU enpresaren aipatutako eskabidea jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen, 2017ko abenduaren 26ko BAOn, 2017ko abenduaren 26ko EHAAn, eta 2017ko abenduaren 21eko El Correo egunkarian.

3.– 2017ko abenduaren 14an, ofizio bana igorri zitzaien Bilbao, Sondika eta Erandioko Udalei, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten. Era berean, 2017ko abenduaren 15ean, udalei, Telefonica-ri, Ura-ri, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Aireko Estatuko Segurtasun Agentziari (AESA) eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko. Bilboko Udalari, Ur Patzuergoari, Telefonicari eta Bizkaiko Foru Aldundiari berriz egin zitzaien eskaera 2018ko otsailaren 5ean.

4.– Arauzko epeen barruan, 2018ko urtarrilaren 30ean Erandioko Udalak, 2018ko otsailaren 5ean Sondikako Udalak eta otsailaren 20an Telefonicak proiektuarekiko adostasuna adierazi zuten. Halaber, 2017ko abenduaren 28an URAk, 2018ko otsailaren 6a AESAk, 2018ko otsailaren 12an Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta 2018ko otsailaren 14an Bizkaiko Foru Aldundiak baldintza teknikoak aurkeztu zituzten, eta eskatzaileak onartu zituen.

5.– 2017ko irailaren 26an ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu zen. 2018ko otsailaren 5ean Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren ezezko erantzuna jaso zen (Erref. EIAS-041), ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zela uste zelako.

Horrekin batera, 2018ko otsailaren 2ko ingurumen administrazioaren zuzendariaren Ebazpena jaso zen, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren edukia adierazi zen.

2018ko ekainaren 13an, eskatzailearen ingurumen-dokumentazioa jaso zen.

2018ko ekainaren 28ko iragarkiaren bidez, jendaurrean jarri zen ingurumen-inpaktuaren azterlana, 2018ko uztailaren 17an BAOn, uztailaren 19an EHAAn, eta uztailaren 16an El Correo egunkarian argitaratua.

2018ko uztailaren 6an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak kontsulta egin zien proiektuaren eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei. Kontsulten emaitza ez zen esanguratsua izan ingurumen-inpaktuaren azterlana aldatzeko.

2018ko azaroaren 21ean, Joseba Bidaurrazaga van Dierdonck jaunak, erreferentziako linea elektrikoaren instalazioaren eraginpean zegoenak, alegazioak aurkeztu zituen. Horiek behar bezala erantzun zituen sustatzaileak 2019ko urtarrilaren 31n.

Azkenik, 2019ko abenduaren 12an, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen baitzen honako proiektu honi buruz: ST Basauri-ST Gatika zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa aldatzea, 16. eta 33-34. euskarrien artean.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Hauetan ezarritako arauzko izapide hauek bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Hiru.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2020ko otsailaren 10eko txostena aztertu da.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA), 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluari dagokionez (74/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Lau.– 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazio-prozeduraren mende dauden proiektuak adierazten dituena.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DU:

Baimena eta oniritzia ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri honako proiektu honetarako: «132kVko zirkuitu bikoitzeko Basauri TA-Gatika TA linea elektrikoaren moldaketa 16 eta 33=34 euskarrien artean» eta haren adarrak Bilbao, Sondika eta Erandio udalerrietan (Bizkaia).

Berariaz, baimendutako instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea. Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Joseba Bidaurrazaga van Dierdonck jaunaren alegazioak ezestea. Jendaurreko informazioa indarrean dagoen arautegian esandakoari jarraituz egin da; obraren nondik norakoak jendaurrean jarri den proiektuan adierazitakoak dira; eta, azkenik, proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin zaio, eta aldekotzat deklaratu da.

Deklaratzea baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela. Deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak eta eraginpeko eskubideak okupatu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan urgentziaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Saileko zerbitzu-zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Bilbao, 2020ko otsailaren 19a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala