Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1157

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen batzuk, ordaindutako zenbatekoak itzultzeko prozedurei prozedurari amaiera ematekoak, Segurtasun Saileko langileei ordaindutako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen ordainketan egin ez diren PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan.

Eranskinean zerrendatutako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenen bidez, amaiera eman zaio Eusko Jaurlaritzak Foru Ogasunei ordaindutako zenbatekoak itzultzeko erreklamatzeko prozedurari. Zenbateko horiek, hain zuzen ere, PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan, ez zaizkie atxiki eranskinean identifikatuta dauden Ertzaintzako langileei zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainen ordainketan.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Espedientea eta ebazpen horien testu osoa eskuragarri daude Gurenet atarian eta Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandioko administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

3.– Zor diren zenbatekoak hilabeteko epean ordaindu beharko dira, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Ekitaldi bakoitzerako ordainketa-gutunak lortzeko, banku-transferentzia egiteko behar direnez, interesdunek Giza Baliabideen Zuzendaritzara joan beharko dute, Erandioko administrazio-zerbitzuetara: (48950 Bizkaia), Larrauri Mendotxe bidea 18, Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloa.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 12a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala