Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1150

IRAGARKIA, 2020ko otsailaren 5ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko zenbait espedienteri buruzko agiri-errekerimenduak.

Ezinezkoa izan da agertzeko izapidea betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea iragarki honen amaieran ageri diren lagunei eta adierazten den egunean, zenbait arrazoirengatik; eskaerak zein diren ere adierazten da beherago.

Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, interesdunak jakitun egon daitezen, eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie haien 10 eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroko administrazio-unitatean agertzeko (Samaniego kalea 2, 2. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz). Ohartarazten da ezen, epe horretan ez bada aurkeztu eskatutako dokumentazioa, eskaeran atzera egiten dutela ulertuko dela eta, ondorioz, artxibatuko dela eskaera.

Ohartarazten da, halaber, ezen, epe horretan agertu ezean, eskaeran atzera egiten dutela ulertuko dela eta, ondorioz, artxibatuko dela eskaera.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 5a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala