Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1149

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak abenduaren 17ko 200/2019 Dekretua dela-eta kautelazko neurrien 105/2019 prozeduran emandako 2020ko otsailaren 10eko Autoaren Erabakia betearazteari buruzkoa (200/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu gidaridunak alokatzeko zerbitzua emateko Euskal Autonomia Erkidegoan estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki horren (Iragarkia, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak abenduaren 17ko 200/2019 Dekretua dela-eta kautelazko neurrien 105/2019 prozeduran emandako 2010ko otsailaren 10eko Autoaren Erabakia betearazteari buruzkoa (200/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu gidaridunak alokatzeko zerbitzua emateko Euskal Autonomia Erkidegoan estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa). Iragarkia 2020ko otsailaren 21eko EHAAn argitaratu zen (36. zk.), eta, horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2020/1036 (1/1) orrialdean,

honela dio:

«Kautelaz etetea abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuaren 2. artikuluaren 2. eta 3. puntuen indarraldia (200/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu gidaridunak alokatzeko zerbitzua emateko Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa).»,

baina honela esan behar du:

«Kautelaz etetea abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuaren 2. artikuluaren 2. eta 5. puntuen indarraldia (200/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu gidaridunak alokatzeko zerbitzua emateko Euskal Autonomia Erkidegoan estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa).».


Azterketa dokumentala