Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1144

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruz bideratutako 321/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea 321/2019.

Gaia: neurriak aldatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Nikole Calvo Gomez.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-04an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

John Clement Tierney eta Ethne Tierney de Miguel demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala