39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1142
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz (adostasunik gabe) bideratutako 1285/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 1285/2018.
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-11-28an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Salvador Roman Rivera demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.